IRAKASLEGOAREN FORMAKUNTZA ETA EGUNERATZE ETENGABEA

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako Ikastolen Hitzarmen kolektiboaren arabera eta Larramendi Ikastolako irakasleak garen heinean, ikasturteko 20 orduko ikastaroak egin behar ditugu. Hala dio 40. artikuluak.Ikastolako kudeaketa-organoak onartutako hobekuntza eta egokitzapen ikastaroen baimenak ordaindutakoak izango dira. Ikastaro horiek egiteko, langile guztiek 20 ordu har ditzakete gutxienez.”

Azkenaldian ikastola honetako irakasleok jasotzen dugun formazioa eta eguneratzea zalantzan jarri da. Puntu hau argitze aldera, hona hemen azken 14-15 urteetan etapaka egin ditugun ikastaroak. (Hauetariko batzuk erderaz jaso ditugu eta horrela adierazten dira). Hauez gain, badaude beren borondatez ikastaro gehiago egiten dituzten irakasleak. Haur Eskolan ez dute konbenioz ikastaroak egiteko ordurik, baina hala ere, ikus dezakezuenez, egiten dituzte.

Lantzen ditugun proiektuak konpetentzietan oinarrituta daude.

HAUR HEZKUNTZA

2001-02 Actualización de la normativa lingüística

2002-03 Psikomotrizitatea, bibentziatik kontzeptuetara

2003-04 Formación básica en prevención de riesgos laborales y curso de primeros auxilios

2004-05 Baliabideen kudeaketa. (Berriztapen proiektua)

2005-06 Tutoría y resolución de conflictos para Educación Primaria

2006-07 Joko kooperatiboen programak eta baliabideen kudeaketa. (Berriztapen proiektua)

200708 Musika Haur Hezkuntzan

2008-09 Prestakuntza Proiektua Curriculum Berria

2009-10 Curriculum Berria eta ikastolako proiektua

2010-11 Konpetentziatan oinarritutako Curriculum Berria

2011-12 Euskara Ikastolan eta gure inguruan

2012-13 Informatika hastapenak

2013-14 Curso Smart Board Parte I-II

2014-15 Erlazio binkularrak, kudeaketa emozionala II

2015-16 Claustro de Infantil: Diseñar el aprendizaje. Alexia

2016-17 Trilema: trabajo por proyectos

LEHEN HEZKUNTZA

2004-05 Formación básica en prevención de riesgos laborales. Musikako hezkuntza

2005-06 Tutoría y resolución de conflictos para Educación Primaria

2006-07 Programas de juego cooperativo. Baliabideen kudeaketa

2007-08 Plastika

2008-09 Curriculum berria. Prestakuntza proiektua

2009-10 Konpetentzietan oinarritutako Curriculum berria. Prestakuntza proiektua

2010-11 Curso básico de informática I. Edo Smart Board (aukeran)

2011-12 Curso básico de informática II. Edo Smart Board II (aukeran)

2012-13 Errefortzuen eguneratzea

2013-14 Erlazio binkularrak. Kudeaketa emozionala

2014-15 Zientzia esperimentuak Lehen Hezkuntzan I II III

2015-16 Claustro de Primaria: diseñar el aprendizaje en el aula. Txanela

Google Apps. Drive. Alexia

2016-17 Trabajo por Proyectos: claustro de Educación Primaria

DBH BATXILERGOA

2005-06 Taller de prevención y resolución de conflictos en secundaria

2006-07 Excel Básico

2007-08 Microsoft Excel 2003

Creación de un observatorio de convivencia en un centro educativo I. Elaboración del plan del observatorio de convivencia en el centro. (aukeran)

2008-09 Plan de Acción Tutorial. Nivel I

Creación de un observatorio de convivencia en un centro educativo II. Elaboración del plan del observatorio de convivencia en el centro. (aukeran)

2009-10 Konpetentzietan oinarritutako Curriculum berria. Prestakuntza proiektua

2010-11 EBETE: Euskeraren Erabileran Eragiten

2011-12 Curso eBeam

2012-13 Euskara eguneratzen

2013-14 Soporte Vital Básico, RCP y desfibrilación semiautomática DESA y primeros auxilios

2014-15 Kudeaketa emozionala I eta II

2015-16 Diseñar el aprendizaje en el aula. Google Apps. Alexia

2016-17 Trabajo por Proyectos. Claustro de Educación Secundaria y Bachillerato

HAUR ESKOLA

2011-12 Garapen ebolutiboa eta patologiak. Helburu pedagogikoak eta emozionalak kasu berezietan. Inpultsoen deskontrola. Programa espezifikoak estimulazio espezifikoentzat (psikomotrizitatea, esfinterren kontrola, mutismoa…).

2012-13 Garapen ebolutiboa: loa eta elikadura. Emozioak: zeintzuk dira eta nola bideratu. “Sindrome del emperador”: zer da eta nola bideratu gelan.

2013-14 Jolas motak. Eskulanak. Umeen sexualitatea nola bideratu gelan.

2014-15 Emnei Pikler. Margolin. Aucouturier.

2015-16 Bikien ezaugarriak. Mungiko euskara. Jolasa eta funtzio mentala.

2016-17 Masajeak 0-3 urte bitartean. Lehen sorospenak.

INNOVA TALDEA

AZKEN GERTAERAK ETA GOGOETA BATZUK

AZKEN GOGOETAK eta GERTAERA BATZUK – ÚLTIMOS ACONTECIMIENTOS y REFLEXIONES

LA SOLUCIÓN, MAÑANA MISMO

Nuestra Ikastola no se puede dirigir solo con la mitad de los cooperativistas y en contra de la mayoría de las y los trabajadores. Una mísera partida de votos no puede darle el poder absoluto a la mitad de las y los socios, dejando de lado a la otra mitad. ¡Eso no es cooperativismo!

Lo natural, lo eficaz, lo auténtico, lo verdadero… es trabajar juntos. En favor de objetivos comunes. Y todos los días, y todos a una.

Queremos trabajar en favor de Ikastola: facilitando la participación de todos los agentes importantes, sin provocar daño, con sinceridad. Y para ello, aportamos unas claves que podrían desatascar la situación mañana mismo:

  • Elección de un nuevo Consejo Rector formado por socios y socias de las sensibilidades diferentes que hay en Ikastola.
  • Las decisiones se tomarían por consenso.
  • Se analizarían diferentes modelos para hacer una Renovación pedagógica.
  • Los modelos elegidos se explicarían a las familias, para que por consenso, entre todas y todos los socios decidiesen qué proyecto pedagógico desean para Larramendi.

 

Mientras tanto,

  • Tratar los casos de denuncia de acoso laboral con toda la rigurosidad que requieren y poner los medios para que nunca jamás vuelva a haber motivos de denuncia en Ikastola.
  • Nuestra intención no es mandar en la Ikastola, creednos.
  • Y no tengáis ninguna duda, nosotros sí queremos innovar.

Nos gusta trabajar con las niñas y los niños, con las y los jóvenes, nos gusta la enseñanza y es con ellas y ellos con quien disfrutamos. Pero nos gustaría disfrutar además fuera del aula, porque nosotros también somos parte de la Ikastola y la queremos como nuestra.

LANGILE TALDE BAT

KONPONBIDEA, BIHAR BERTAN

Ikastola ezin da gobernatu familien erdiaren eta langileen gehiengoaren kontra. Boto eskas batzuen gorabeherak ezin dio botere erabatekoa eman bazkideen erdiari, beste erdiari dena ukatuz. Hori ez da kooperatibismoa!

Naturalena, eraginkorrena, jatorrena, egiazkoena… batera jokatzea da! Helburu komunen alde. Eta egunero, alkarregaz.

Saminik eragin barik eta denon parte hartzea errazteko, hona hemen horretarako gako batzuk:

  • Sentsibilitate ezberdinetako taldekidez osoturiko Kontseilu Errektore berria aukeratu.
  • Erabakiak kontsentsuz hartu.
  • Berrikuntza pedagogikorako eredu ezberdinak aztertu.
  • Hobetsitako eredu ezberdinen azalpena egitea familiei, kontsentsuz, egokiena aukera dezaten.

 

Bitartean,

  • Lan jazarpenik egon den azkeneraino ikertu eta sekula santan berriro gerta ez dadin neurriak ipini.
  • Argi izan ez dugula nahi lortu inolako botererik .
  • Eta sinestu mesedez guk bai gura dugula berriztu.

Umeak eta irakaskuntza maite ditugu eta gelan egoten gara gusturen. Hala ere, Ikastolan eta herrian ere gustura egon nahi dugu, geuk ere Larramendi maite dugulako.

LANGILE TALDE BAT

IKASTOLEN ELKARTEAK ESANDAKOAREN HARIRA

Ikastolen Elkartearen lehendakariari:

2016ko abenduaren 30ean Ikastolen Elkartearen Artezkaritza Batzordearen izenean zerorrek sinatutako komunikatuari dagokionez eta, hain zuzen ere, Lan Ikuskaritzan ezarritako lan jazarpenari buruzko salaketari dagokionez, zera adierazi nahi dugu:

  • Ezin dugula onartu ezelango komunikazio edo informazioren manipulaziorik.
  • Ezin dugula ulertu ezagutzen ez dituzun gertaera batzuk ziurtzat jo izana, salatuak izan direnen bertsioa baino ez baituzu ezagutzen, salaketa jarri dutenen bertsioa jakin barik zein den.

Pentsatu nahi dugu ez dituzula datu hauek ezagutzen:

  • Langileek ez dutela ezkutuan eman komunikabideetan atera den informazioa; izan ere, lan jazarpenaren arazoa Lan Ikuskaritzan konpontzeko aholkua eman zigun gure abokatuak eta bat gatoz berarekin.
  • Salatu egin diren etengabeko erasoak, agerikoak eta nabariak izan direla eta Larramendi ikastola zuzentzen duten Artezkaritza batzordeak eta Zuzendari Orokorrak burutu dituztela, eta eraso horien berri bai langileen ordezkariek bai Kooperatibaren Asanbladak izan dutela.

Egia ere bada Ikastolen Hitzarmenak baduela lan jazarpenari aurre egiteko protokoloa, zeinek edozein gizakik begirunezko tratua izateko,  duintasuna eta segurtasun morala babestuta edukitzeko eta baztertua ez izateko eskubidea daukala esaten duen. Era berean, protokolo horrek onartu egiten du, alde batetik, erasotzeko modu guztiek berdintasunezko jokaerak eta langilearen duintasuna iraintzen dituztela eta, bestetik, edozein eraso onartu eta jasango ez den hutsegite larria dela. Hitzarmeneko artikulu horretan islatzen da, hain zuzen ere, langile bi horiek pairatu behar izan dutena. Hala ere, zoritxarrez, Ikastolako langile horien erasotzaile guztiak ez dira bertako langileak. Bestalde, gogorarazi behar dizugu artikuluaren amaieran jartzen duena: “Prozedura honek (protokoloarenak) ez du eragozten erasoa jasan duenak bide administratiboak edota judizialak erabiltzea”.

  • Iñaki Piñuel y Zabala irakasle eta psikologoak egindako txosten bat daukagula. Bertan ezin argiago ikusten da berak buruturiko froga objektiboen bitartez eta 85 langilek emandako babesaren bidez, egon badagoela salatzaileek pairatutako lan jazarpen psikologikoa, baita erasoen kausa-ondorioen arteko loturak ere.
  • Lan jazarpena hasi zenetik, ez dela egon eragindako kaltea arindu zezakeen jazarpenaren kontrako neurri psikosozialik.

Adierazitako guztia dela medio, zera eskatu nahi dizugu:

  • Ikastolako langile bik pairaturiko erasoen aurrean jarritako salaketari buruzko edozein komunikatu egin baino lehen, salaketa hori jarri dutenen informazioarekin egiaztatzeko, eta ez salatuak izan direnen informazioarekin soilik.
  • Komunikatuan salatuak izan direnen bertsioa baino ez zenuenez adierazi, salaketa jarri dutenen bertsioaren informazioa ere beste komunikatu baten bitartez emateko.

Ikastolan arrisku psikosozialei aurrea hartzeko neurririk ez dagoenez, premiazko irtenbideak bultza ditzazula, zure eskumenekoa ez izan arren. Badakigu zuri ez dagokizula era zuzenean hori egitea; hala ere, Larramendi ikastolan beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eska dezakezu. Modu horretan, salaketa jarri dutenen mesederako izango ez badira ere (kaltea eginda baitago), beste kasu batzuk ekidin ahal izango dituzu.

 

LARRAMENDI IKASTOLAKO  87 LANGILE

 

A COLACIÓN DEL COMUNICADO DE IKASTOLEN ELKARTEA

Al presidente de Ikastolen Elkartea:

Ante la publicación del día 30 de diciembre de 2016 firmada por usted en nombre del Consejo Rector de Ikastolen Elkartea, y en lo que respecta únicamente a la denuncia de acoso laboral interpuesta ante la Inspección de Trabajo, no podemos permitir acciones que consistan en la manipulación de la comunicación o de la información; no podemos entender cómo se atreve a realizar afirmaciones sobre hechos que desconoce o sobre los que únicamente conoce la versión de los denunciados, no de las denunciantes. Queremos pensar que desconoce:

1.- Que la información que ha salido en los medios de comunicación no ha sido filtrada por ningún trabajador/a. La recomendación de nuestro abogado, con la que nosotros coincidimos, ha sido solucionar la situación de acoso denunciada ante la Inspección de Trabajo o Juzgado de lo Social competente.

2.- Que la situación de hostigamiento continuado denunciada era pública y notoria, y la realiza quien dirige la Ikastola, es decir, el Consejo Rector y la Dirección General; no obstante, fue puesta en conocimiento de la representación legal de los trabajadores y de la Asamblea de la Cooperativa.

Es cierto que el Convenio Colectivo de las Ikastolas establece un protocolo de acoso laboral, y afirma que toda persona tiene derecho a recibir un trato respetuoso, a la salvaguarda de la dignidad y a la integridad moral, y a la no discriminación. Así como también reconoce que todas las formas de acoso constituyen no solo una afrenta al trato equitativo y a la dignidad de cada trabajador/a, sino también una falta grave que no permitirá ni será tolerada. Precisamente el artículo del convenio define lo que han sufrido las dos trabajadoras denunciantes. Lamentablemente, si bien es cierto que el acoso lo sufren dos trabajadoras, los acosadores no son trabajadores del centro educativo.

Creemos que conviene recordar, pese a lo expuesto, el final del artículo del convenio referente al acoso: “El presente procedimiento no impide la utilización por parte de la persona que ha sufrido el acoso, de las vías administrativa y/o judicial (civil o penal)”.

3.- Que existe un informe del psicólogo profesor Iñaki Piñuel y Zabala, absolutamente contundente sobre la situación de acoso psicológico sufrida por las dos denunciantes, estableciendo claramente la relación causa efecto, avalado por pruebas objetivas por él realizadas, así como por el testimonio no sólo de las dos denunciantes, sino de los 85 trabajadores que han mostrado su apoyo a las denunciantes.

4.- Que durante todo el periodo de hechos relatados en la denuncia y que han dado origen a la situación de acoso psicológico, se ha producido una inexistencia de medidas de riesgo psicosociales que hubieran podido paliar el daño sufrido.

En atención a lo expuesto, les rogamos:

– Que ante cualquier comunicación que realicen en relación a la denuncia planteada sobre el acoso psicológico sufrido por dos trabajadoras de la Ikastola, contrasten la información con las denunciantes, no sólo con los denunciados.

– Que por idénticos medios a los empleados en sus comunicaciones para ofrecer la versión de una sola de las partes, ofrezcan la versión de esta parte.

– Que ante la inexistencia de medidas de prevención en materia de riesgo psicosocial en la Ikastola, promueva, aunque no sea de su competencia, la adopción de medidas urgentes. Si bien es cierto que no es su competencia directa, sí puede realizar un llamamiento a la Ikastola para que se adopten las medidas oportunas de prevención, ya que si bien ante las dos denuncias planteadas las medidas han sido inexistentes, al menos podamos evitar que se produzcan nuevos casos.

 

 

AURTENGO EGOERA / SITUACION ACTUAL

Ikastolako bazkideei:

Ikastolaren egoeraren lekuko garen aldetik eta zuek ikastolako bazkide zareten aldetik, zuengana zuzendu beharrean aurkitzen gara Ikastolako aurtengo egoeraren berri emateko eta egoera horrek sortzen dizkigun kezkak zuekin partekatzeko.

Haur Eskolari dagokionez, jantokiko langileen eskutik zetorkigun laguntza aurten ez dugu jasotzen.

Haur Hezkuntzan ez daukagu koordinatzailerik.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloan ez daukagu iaz arte geneukan koordinatzailearen laguntzailerik.

Baserriko langileok urtetik urtera handituz doakigun lan karga daukagu. Horri bajan egon den langilearen lana ere egin behar izatea gehitu behar diogu.

Gabezia berri horiek guztiek eta aurreko ikasturtetik datozenek eguneroko lanean eragin zuzena dute. Eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea ahultzen da, gogotsu saiatzen garen arren kalteak txikiagotzen.

Horri guztiari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako zuzendari pedagogikoak aurkeztu berri duen dimisioa gehitu behar diogu. Dimisio horren atzean arrazoi pertsonalak daudela eman zaigu aditzera, aurreko gerentearen dimisioaren kasuan bezala eta Kontseilu Errektore honetan aurkeztu diren zazpi dimisioetan bezala. Arrazoi pertsonalak izan, zein ikastola argaltzeko metodo bezala eraginkorra izan, kontua da dimisio gehiegi direla. Kontseilu Errektoreari dagokionez, zazpi dimisio aipatzen ditugu, juntakide batek aurreko ikasturtean lau haizetara zabaldu bazuen ere bere kargu-uztea. Hala eta guztiz ere, eta nahiz eta web-gunean jartzen duenaren arabera Ikastola “ikasleen familiek zuzenduta” egon beharko litzatekeen, organigraman bere izenak jarraitzen du eta Ikastolara etortzen jarraitzen du.

Bukatzeko, eta dimisio horien harira, ekainaren 22ko Foroan Kontseilu Errektoreko kide izandako batek esandakoa gogorarazi nahiko genuke. Arrazoi familiarrengatik dimititu izana ezeztatu zuen. Zuzeneko lekuko honek gerentearen lanpostu-aldaketa baloratu ere ez zutela egin azaldu zuen, kontseiluko kide batzuek aukera hori bideragarria zela uste bazuten ere. Kontseilu Errektorearen asmoa gerentea kaleratzea zen, azkenean kargu-uztea izan zen arren. Kontseilu Errektoretik gerenteari egiten zitzaizkion galderek azken hau nabarmen uzteko helburua zutela adierazi zuen. Foroko hitzaldian berak onartu zuen bezala, ezinezkoa zen gerenteak galdera horiei erantzutea, Ikastola bezalako ikastetxe handi bateko datu zehatzak, garrantzi gutxikoak, ezin daitezkeelako memorian gorde. Beste bazkide batek Foroan hitza hartu zuenean esandakoak ere zalantzan jarri zituen; bazkide hori kargua utzitako gerenteari zuzendu zitzaion, azken honek ustez jasandako lan-jazarpena ezeztatzeko.

Hausnarketa bezala, azkeneko galdera bat egin nahiko genuke. Inplikatutako eragile desberdinek modu pribatuan onartzen dutena publikoki esateko ausardia erakutsi izan balute, horrek bertsio ofizialak ezeztatzea suposatuko balu ere, egungo egoeran egongo ginateke?

——————————–

A los socios de la Ikastola:

Nuestra calidad de testigos y la vuestra de socios nos hace dirigirnos a vosotros con el objetivo de daros a conocer la situación actual de la Ikastola y poder así compartir la preocupación que esa situación nos genera.

En Haur Eskola hemos dejado de recibir la ayuda que hasta ahora recibíamos por parte de los trabajadores del comedor.

En Haur Hezkuntza no tenemos coordinador.

En el primer ciclo de Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hemos perdido la figura del ayudante de coordinador que hasta el curso pasado teníamos.

La carga de trabajo de los trabajadores del baserri aumenta año tras año. A ese trabajo le hemos tenido que sumar las tareas del trabajador que ha estado de baja.

Todas estas nuevas carencias y las que arrastramos desde el curso anterior influyen directamente en nuestra labor diaria. La calidad del servicio que ofrecemos se resiente, aunque nos esforcemos en que no se perciba.

La reciente dimisión del director pedagógico de Haur Hezkuntza y Lehen Hezkuntza es otro nombre más a añadir a la lista de dimisiones. Tras la dimisión se exponen motivos personales, al igual que en el caso de la dimisión de la gerente anterior y en las siete dimisiones que acumula el Consejo Rector. Motivos personales o la Ikastola como método eficaz para perder peso, el caso es que son demasiadas dimisiones. Respecto a las dimisiones del Consejo Rector contamos siete, pese a que una juntera difundió a los cuatro vientos que dejaba el cargo. A pesar de ello y a pesar de que según reza la página web la Ikastola debiera de ser “gobernada por las familias de su alumnado”, su nombre sigue en el organigrama así como su presencia en la Ikastola.

Por último, quisiéramos recordar las palabras que uno de los miembros que dimitió del Consejo Rector pronunció en el Foro celebrado el 22 de junio. Desmintió que hubiese dimitido por motivos familiares. Este testigo directo aseguró que no se valoró en ningún momento la reubicación de la gerente, a pesar de que varios miembros del consejo lo vieran factible. El objetivo del Consejo Rector al que pertenecía era despedir a la gerente, aunque finalmente fue cesada. Fue consciente de la formulación de preguntas y cuestiones por parte del Consejo Rector con el objetivo de dejar a la gerente en evidencia. Reconoció en su intervención en el Foro que era imposible que la gerente respondiese a esas cuestiones, porque muchas de ellas eran sobre datos concretos, de poca relevancia, de un centro de las dimensiones de la Ikastola que no es posible almacenar en la memoria. También cuestionó la afirmación rotunda de otra socia, que en una intervención anterior se dirigió a la gerente cesada para negar el acoso laboral al que supuestamente fue sometida.

Quisiéramos lanzar una última pregunta a modo de reflexión. Si los diferentes agentes implicados hubiesen mostrado el valor de declarar públicamente lo que en privado se reconoce, aunque eso suponga desmentir las versiones oficiales, ¿hubiésemos llegado a la situación actual?

ESKERRAK / AGRADECIMIENTOS

Larramendi ikastolako langileriaren partetik, ekainaren 22ko foroaren antolakuntza bihotzez eskertzen dizuegu.

Horrez gain, informazio bila eta egoera honentzako konponbide posible bat topatzeko asmoz etorri zineten bazkide eta gonbidatu guztiei ere, eskerrik asko.

Errespetutik proposatzen diren eta inplikatutako estamentu guztiei ahotsa ematen dien honelako ekintzetan, berriro ere atseginez parte hartuko genuke.

Agur bero bat eta eskerrik asko

Desde el colectivo de trabajadores de la Ikastola Larramendi, agradecer de manera encarecida la organización del foro del pasado día 22 de junio.

Asimismo, daros las gracias a todos los socios e invitados que asististeis con la intención de recoger información en vías de buscar un arreglo a esta situación.

Volveremos a acudir encantados a próximos actos que se propongan desde el respeto y que den voz a todos los agentes que conformamos la ikastola.

Agur bero bat eta eskerrik asko

AZALPENA / ACLARACION

Kontseilu errektoreak ekainaren 21ean ikastolako bazkideei bidalitako gutunean agertutako informazioa argitze aldera, honakoa adierazi nahi dugu:

1- Ekainaren 14an Enpresa Komitearekin izandako batzarrean PUNTU BAKARRA tratatu zela; langilegoa ekainaren 16rako batzar batera konbokatzea, hain zuzen. Komiteak aurretik planteatutako eskakizun bati ere ez zitzaion erantzun. Batzar horrek 15 minutuko iraupena izan zuen.

2- Gutunean, Kontseilu Errektorea joan den ekainaren 16an irakaslegoarekin batzartu zela aipatzen da. Batzar horretan parte hartu zuen irakasle kopurua hauxe da: 5 irakasle 96tik.

 

Eskerrik asko eta agur bero bat

Larramendi ikastolako langileen asanblada.

 

Con motivo de aclarar la información difundida ayer, 21 de junio, mediante una carta dirigida por el Consejo Rector a los socios/as, nos gustaría afirmar lo siguiente:

1-  En la reunión realizada  el día 14 de junio por el Consejo Rector con el Comité de Empresa solo se trató UN ÚNICO PUNTO, convocar a los trabajadores a una reunión para el día 16 de junio. Dicha reunión tuvo una duración de 15 minutos y no se respondió a ninguna petición planteada anteriormente por el Comité.

2- En la mencionada carta se afirma  que el día 16 de junio tuvo lugar una reunión en la que participaron tanto el Consejo Rector como el profesorado. El número de profesores/as que participaron en dicha reunión es el siguiente: 5 entre un total de 96.

Eskerrik asko eta agur bero bat

Asamblea de trabajadores de la ikastola.