ZUZENDARI OROKOR OHIAREN HITZAK

Lehenengo eta behin, eskaini dizkidazuen laguntza, maitasuna eta aupada guztiak eskertu nahi nizkizueke. Aurrera egiteko eta sekula jasan behar izan dudan egoerarik mingarriena gainditu ahal izateko indarra eman didate.

Ikastolako Zuzendari Orokor gisa egin dudan lana zalantzatan ipini dutenei esan nahi nieke ez dudala inorentzat nahi pasatzen ari naizena. Inork ez du merezi, edozein kasutan eta edozein arrazoiren aurrean, hain tratu txarra, hain iraingarria eta hain apalgarria. Ez nago nire lana zalantzatan ipintzearen kontra, ezta konfiantzazko kargu batetik kentzearen kontra ere, enpresaren aukera baita. Nahita sufriaraztearen kontra nago, arrazoirik gabe eta asmo txarrez.

Gizakiak gara eta denok egiten ditugu akatsak, baina joan den ikasturtean zehar izugarrizko presioak jasan behar izan nituen, neure lan-bizitza guztian bizi izan ez ditudanak. Nirekin zuzenean lan egiten duzuenok badakizue esandako arrazoi askok ez dutela oinarririk eta ez zaizkiola inondik inora errealitateari lotzen.

Ez dut ahazten zuetariko batzuk, jolastorduetan eta bazkalordu askotan ni ez ikustean, nigana etorri zinetela, ondo nengoen galdetzera eta nik, arazorik nahi ez nuenez, lan asko neukala eta dena ondo zegoela erantzuten nizuen.    

Ez nuen ulertzen zer gertatzen ari zen. Etxekoek eta lagunek lan-jazarpena jasaten ari nintzela esaten zidaten. Ez nuen sinesten, kostatzen zitzaidan pentsatzea halakorik gerta zekidakeenik. Soilik nire kasua ebaluatu denean, bai psikologo kolegiatu pribatu batek bai Osakidetzako osagile espezializatu batek, orduantxe konturatu naiz badirela lan-jazarpena egon dela erakuts dezaketen adierazleak.

Kaltetuak sentitu ahal izan zareten guztioi barkamena eskatzen dizuet denbora honetan guztian zehaztasun nahikoz berba ez egiteagatik; ez zen nire asmoa dena nahastea eta, abokatuen aholkuari jarraituz, ez naiz sartu alferreko eztabaidetan, niretzat lehentasuna izan dezakeen edozein elkarrizketa edo negoziaketa ez oztopatzeko

Ez nuen nahi, are gutxiago orain, neure bigarren etxetzat dudan Ikastolari inolako arazorik sortzea, hainbeste urte berton lan egin eta gero, beti gustura eta ilusio handiz. Horregatik, Ikastolaren aldeko lan dinamika zintzo eta konprometituan lan egin nahi duten pertsonekin beharrean jarraituko dut, baina orain neure ohore eta balio profesionala defendatu behar ditut, horren kontra jokatu duten pertsonen aurka.

Horregatik, eta pasa den larunbatean, abenduaren 4ko datarekin, Zuzendari Orokor moduan kargugabetzea ofizialki jaso eta gero, eta oraindik nire proposamen bakarrari erantzunik eman ez badiote ere, zuei hitz hauek idaztea pentsatu dut, nire ikuspegia azaltzeko, sakontasun gehiagotan sartu gabe. Egongo da-eta, horretarako denbora.

Horrela bada, orain aste batzuk eta modu guztiz estraofizialean, enpresaren abokatuak nire kargugabetzea eta Zuzendari Pedagogiko postura ez nintzela itzuliko jakinarazi zidan, kontratuaren arabera legokidakeena, hain zuzen ere. Nire aldetik, gai hori era egoki batean bideratzeko eta datozen aurre-erretiroak direla-eta, gertatuko diren hutsuneak aprobetxatuz, joan den azaroaren 26an, gela batera andereño joatea proposatu nien. Horrela, bidali nahi nauten lanpostu berriak Ikastolari eragingo liokeen kostea ekidingo genuke; baina Kontseilu Errektorearen orain arteko erantzuna burofax bat izan da, abenduaren 4ko datarekin, neure kargugabetzea jakinaraziz, oraingoan ofizialki eta proposatuz, ofizialki proposatu ere, Proiektu-Kudeatzaile postua, magisteritza duen irakasle baten soldata baino %7 gutxiago kobratuz.

Argitu nahi nuke momentu batean ere ez dudala eskatu, hortik esan den bezala, Zuzendari Orokorraren soldata. Bere egunean adostutako kontratuaren arabera, kargugabetze kasuan Zuzendari Pedagogikoarena legokidake eta horixe da, hain zuzen ere, eskatu dudana; are gehiago, birkokapenerako nire proposamenarekin, Ikastolak lanpostu berria sortuz jasan beharko lukeen gain-kostua ekidingo litzateke.

Esan didate zikindu egin dutela nire izena eta nire lana, eta esandako batzuk gezur hutsak direla. Ez kezkatu, arinago edo beranduago, gertatutakoa jakingo da, ondo frogatuta jakin ere, nik neuk aurrera egingo dudalako, gertatutakoa argitu arte. Ikastolan daramatzadan 23 urteetan, zuetariko askok aukera izan duzue Ikastolarekiko nire konpromisoa eta ardura ikusteko. Bereziki, azken urte honetan, Kontseilu Errektorearen nahikeriak eraginda, bata bestearen atzean jasan behar izan ditudanak.

Azpijokoa, manipulazioa, gezurra eta, injustizia gauzatzeko helburuz, legea erabiltzea izan dira onartu eta onartzen ez ditudan mekanismoak.

Uste dut ikastolak, bere kudeaketarako, jarrera eraikitzaile eta laguntzaile duen lantaldea behar duela, azken bolada honetan desagertu diren baloreak, hain zuzen ere. Kasu batean ere ez naiz izango ni oztopo, baina nire eskubideak ezin dira zapaldu nolanahi eta arrazoirik gabe.

Laster argituko dut, puntuz puntu, egoera hau guztia, baina ez dut gutuna amaitu nahi denoi eskerrak eman gabe zuen laguntza guztiagatik.

Eutsi goiari eta eskerrik asko!!!

Besarkada handia

 

En primer lugar, me gustaría agradeceros todo el apoyo y las innumerables muestras de ánimo y cariño que estoy recibiendo, y que me proporcionan la fuerza necesaria para seguir adelante y  superar esta situación que está siendo la más traumática que he sufrido en mi vida.

A quienes cuestionan mi labor en el cargo de Directora General de la Ikastola quiero decirles que no desearía a nadie pasar por lo que estoy pasando. En ningún caso y bajo ningún motivo una persona se merece trato tan vejatorio, degradante y humillante. No estoy en contra de que se cuestione mi labor, todo lo contrario. Tampoco estoy en contra de que se me destituya de un cargo de confianza, es una opción de la empresa. Tan solo estoy en contra de que se haga sufrir a alguien de forma gratuita,  deliberada y malintencionada.  

Somos humanos y nadie es perfecto, pero lo cierto es que el curso pasado tuve que soportar todo tipo de presiones como nunca había sufrido en toda mi vida profesional. Los que trabajáis más directamente conmigo sabéis perfectamente que muchas de las razones que se argumentan en mi contra carecen totalmente de fundamento y no se ajustan a la realidad. No olvido que algunos de vosotros y vosotras, que ya no me veíais ni en el recreo ni muchas veces en la comida, vinisteis a mi despacho a preguntarme si estaba bien. Pero yo, que no quería problemas, siempre respondía que tenía mucho trabajo y que todo iba bien.

No entendía lo que pasaba; familiares y amigos me insistían en el tema de un posible acoso laboral. No lo podía creer, me resistía a pensar que algo así me estuviese pasando a mí. Solo cuando mi caso ha sido evaluado por una psicóloga colegiada privada y un médico especializado de Osakidetza ha sido cuando realmente me he convencido de que puede haber indicadores que apuntan a una situación de acoso.

A todas las personas afectadas quiero pediros disculpas por no haber sido suficientemente explícita durante todo este tiempo, pero era mi intención enturbiar lo menos posible la situación, y mis abogados me recomendaron evitar entrar en polémicas estériles que pudieran entorpecer cualquier posible diálogo y negociación, que siempre ha sido mi prioridad.

Yo no quería, ni muchísimo menos quiero ahora, causar ningún problema a la ikastola. A esta ikastola que la considero como mi segunda casa, después de tantos años trabajando aquí, siempre a gusto y con mucha ilusión. Por ello voy a seguir trabajando en favor de la Ikastola y en sintonía con las personas que quieran una dinámica de trabajo honesta y comprometida, pero ahora ya tengo decidido que voy a defender mi honor y valía profesional contra todas  aquellas personas que atenten contra ella.

Por ello, una vez que ya, desde el pasado viernes día 4/12/2015, se me ha remitido la notificación oficial de mi cese como Directora General, con efectos a ese mismo día, y pese a que entonces aún ni tan siquiera había recibido respuesta a mi única propuesta, he decidido dirigiros estas breves palabras con las que tan solo trato de exponer mi visión de la situación, tratando de evitar entrar en mayores valoraciones. Ya habrá tiempo.

Así os diré que una vez me fue comunicado por el abogado de la empresa, hace unas semanas y de forma totalmente extraoficial, su intención de cesarme y reubicarme en un puesto distinto al de Directora Pedagógica que por contrato tenía reservado, por mi parte, en aras a intentar paliar esta situación y aprovechando la existencia de vacantes derivadas de las próximas prejubilaciones, el pasado 26 de Noviembre les propuse ir a un aula como andereño, evitándose así un mayor coste para la Ikastola; pero por ahora la única respuesta del Consejo Rector ha sido un burofax en el que se me ha comunicado mi cese, ahora ya de forma oficial y con efectos al 4 de Diciembre, y se me ha propuesto, ahora ya también oficialmente, el puesto de “Gestor de Proyectos”, con una retribución inferior en un 7% al de un profesor titulado de magisterio.

Sí deseo expresamente aclarar que, en ningún momento, como al parecer se os ha transmitido, he solicitado mantener el nivel retributivo del puesto de Directora  General, sino en todo caso el de la Dirección Pedagógica que me correspondía por derecho en caso de cese, según el contrato pactado en su día; es más, con mi propuesta de reubicación se produciría un importante ahorro económico para la ikastola, dado que se evitaría el coste del nuevo puesto administrativo que me ha sido ofertado.

Me informan de que se me ha estado difamando, a mí y a mi trabajo, y de que algunas afirmaciones son auténticas calumnias. Que no os preocupe, tarde o temprano se acabará demostrando la realidad de los hechos, empeño que personalmente llevaré hasta esclarecer todo lo ocurrido. Muchos de vosotros pudisteis comprobar, durante mis 23 años de trayectoria profesional en la Ikastola mi dedicación y compromiso con ella. Especialmente pudisteis comprobar mi esfuerzo durante este último año motivado por las continuas exigencias del Consejo Rector.

Por lo que a mí respecta, la trampa, la manipulación, la mentira y el uso de la legalidad para amparar la injusticia han sido los mecanismos que me he negado a permitir.  

Considero que la ikastola necesita un equipo con una actitud constructiva y colaboradora para su gestión, valores que últimamente se han mostrado alejados. En ningún caso yo seré un obstáculo pero mis derechos no pueden ni deben ser pisoteados de forma gratuita e inmotivada.

Espero poder aclarar en breve, punto por punto, toda esta situación y no quiero terminar esta carta sin agradeceros, de forma personal, a todos vosotros y vosotras vuestro apoyo.

¡¡¡Animo y gracias!!!

Un abrazo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude