Monthly Archives: ekaina 2016

ESKERRAK / AGRADECIMIENTOS

Larramendi ikastolako langileriaren partetik, ekainaren 22ko foroaren antolakuntza bihotzez eskertzen dizuegu.

Horrez gain, informazio bila eta egoera honentzako konponbide posible bat topatzeko asmoz etorri zineten bazkide eta gonbidatu guztiei ere, eskerrik asko.

Errespetutik proposatzen diren eta inplikatutako estamentu guztiei ahotsa ematen dien honelako ekintzetan, berriro ere atseginez parte hartuko genuke.

Agur bero bat eta eskerrik asko

Desde el colectivo de trabajadores de la Ikastola Larramendi, agradecer de manera encarecida la organización del foro del pasado día 22 de junio.

Asimismo, daros las gracias a todos los socios e invitados que asististeis con la intención de recoger información en vías de buscar un arreglo a esta situación.

Volveremos a acudir encantados a próximos actos que se propongan desde el respeto y que den voz a todos los agentes que conformamos la ikastola.

Agur bero bat eta eskerrik asko

AZALPENA / ACLARACION

Kontseilu errektoreak ekainaren 21ean ikastolako bazkideei bidalitako gutunean agertutako informazioa argitze aldera, honakoa adierazi nahi dugu:

1- Ekainaren 14an Enpresa Komitearekin izandako batzarrean PUNTU BAKARRA tratatu zela; langilegoa ekainaren 16rako batzar batera konbokatzea, hain zuzen. Komiteak aurretik planteatutako eskakizun bati ere ez zitzaion erantzun. Batzar horrek 15 minutuko iraupena izan zuen.

2- Gutunean, Kontseilu Errektorea joan den ekainaren 16an irakaslegoarekin batzartu zela aipatzen da. Batzar horretan parte hartu zuen irakasle kopurua hauxe da: 5 irakasle 96tik.

 

Eskerrik asko eta agur bero bat

Larramendi ikastolako langileen asanblada.

 

Con motivo de aclarar la información difundida ayer, 21 de junio, mediante una carta dirigida por el Consejo Rector a los socios/as, nos gustaría afirmar lo siguiente:

1-  En la reunión realizada  el día 14 de junio por el Consejo Rector con el Comité de Empresa solo se trató UN ÚNICO PUNTO, convocar a los trabajadores a una reunión para el día 16 de junio. Dicha reunión tuvo una duración de 15 minutos y no se respondió a ninguna petición planteada anteriormente por el Comité.

2- En la mencionada carta se afirma  que el día 16 de junio tuvo lugar una reunión en la que participaron tanto el Consejo Rector como el profesorado. El número de profesores/as que participaron en dicha reunión es el siguiente: 5 entre un total de 96.

Eskerrik asko eta agur bero bat

Asamblea de trabajadores de la ikastola.

NAHASMENA EKIDITEKO IDAZKIA / DOCUMENTO INFORMATIVO PARA EVITAR LA CONFUSION

IMG-20160621-WA0003

FOROAREN LEKU-ALDAKETA / CAMBIO DE UBICACION DEL FORO

IMG-20160619-WA0009IMG-20160619-WA0008

AZKEN GERTAKARIA / ULTIMO ACONTECIMIENTO

Kontseilu Errektoreak e-mail bat bidali zigun ikastolako langileoi ekainaren 14ko 23:52an, ekainaren 16an 19:00etan egin nahi zuten batzarrerako gonbidapena luzatuz. Batzar horren helburua azken hilabeteetako gertakariei buruzko informazioa aztertzea eta ikuspuntuak trukatzea zela azaltzen zitzaigun.
Batzarra bera eta batzarraren helburuak egokiak iruditzen zaizkigun arren, egun batetik bestera 100 langile baino gehiagoko kolektibo honetako langile askok batzarrera ezin garela joan adierazi genuen. Beraz, batzarra aste bat atzeratzea proposatu genion Kontseilu Errektoreari. Proposamen horrek ezezko erantzuna jaso du, Kontseilu Errektoreko kideren batek ezin duela esanez, eta langileoi berriro bidali zaigu e-mail bat ekainaren 16ko batzarra gogoraraziz.
Aurreko arrazoi berbera argudiatuz, langileok ekainaren 16ko batzarrera ez joatea erabaki dugu; hala ere, Kontseilu Errektorearekin batzartzeko gogoa adierazi dugu aurretik sasoiz jarritako data batean.

El 14 de junio a las 23:52 los trabajadores y trabajadoras de la ikastola recibimos por e-mail la invitación del Consejo Rector para acudir el 16 de este mismo mes a una reunión. En el mensaje se nos indicaba que el objetivo de esa reunión era analizar la información e intercambiar distintos puntos de vista sobre los acontecimientos de estos últimos meses.
Pese a que la reunión en sí misma y sus objetivos nos parecen adecuados, muchos de los trabajadores de este amplio colectivo de más de 100 trabajadores expresamos la imposibilidad de acudir a una reunión convocada de un día para otro. Así pues, propusimos al Consejo Rector retrasar la reunión una semana. La respuesta del Consejo Rector (alegando que algún miembro no podía acudir en otra fecha) ha sido negativa y se nos ha enviado otro e-mail para recordarnos que la reunión se celebrará el 16 de junio.
Los trabajadores hemos decidido, basándonos en el razonamiento anteriormente expuesto, no acudir a la reunión del 16 de junio. Pese a ello, hemos mostrado nuestro deseo de reunirnos con el Consejo Rector en una fecha fijada con tiempo suficiente como para poder acudir.

PROPUESTA DE UN GRUPO DE PADRES

En esta ocasión nos dirigimos a vosotros para daros a conocer una invitación que hemos recibido.

Es por todos conocida la preocupación de los trabajadores y los padres a cerca del conflicto que estamos viviendo en la ikastola, el cual no está resuelto todavía, y es por ello que un grupo de padres ha propuesto crear un foro abierto para intentar resolverlo. La finalidad de este foro es reunir a los diferentes agentes sociales involucrados en el conflicto, dar información directa y hablar sobre el tema.

Nos parece una propuesta muy interesante, puesto que es lo que hemos estado reivindicando desde el comienzo del curso. Por lo tanto, hemos decidido participar en este foro y nos gustaría que vosotros también lo hicierais.

Aquí tenéis la invitación oficial de este grupo de padres:

Convocatoria

GURASO TALDE BATEN PROPOSAMENA

Oraingo honetan zuengana jotzen dugu jaso dugun gonbidapen baten berri emateko.

Jakina da langileon eta gurasoen kezka ez dela amaitu. Ezinegon hori dela eta, guraso talde batek proposatu du foro bat zabaltzea, ikastola bizitzen ari den gatazkari konponbidea emateko. Foro honek ikastolako partaide desberdinak elkartzea du helburu eta bide batez, informazio zuzena ematea eta gatazkaz hitz egitea. Guraso talde honen proposamenari aukera ezin hobea deritzogu; izan ere, hori izan da ikasturte hasieratik eskatzen ibili garena. Beraz, gu hor izango gara eta gustatuko litzaiguke zuok ere bertan izatea.

Hona hemen guraso talde honen gonbidapen ofiziala:

Deialdia