GURASO TALDE BATEN PROPOSAMENA

Oraingo honetan zuengana jotzen dugu jaso dugun gonbidapen baten berri emateko.

Jakina da langileon eta gurasoen kezka ez dela amaitu. Ezinegon hori dela eta, guraso talde batek proposatu du foro bat zabaltzea, ikastola bizitzen ari den gatazkari konponbidea emateko. Foro honek ikastolako partaide desberdinak elkartzea du helburu eta bide batez, informazio zuzena ematea eta gatazkaz hitz egitea. Guraso talde honen proposamenari aukera ezin hobea deritzogu; izan ere, hori izan da ikasturte hasieratik eskatzen ibili garena. Beraz, gu hor izango gara eta gustatuko litzaiguke zuok ere bertan izatea.

Hona hemen guraso talde honen gonbidapen ofiziala:

Deialdia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*