AURTENGO EGOERA / SITUACION ACTUAL

Ikastolako bazkideei:

Ikastolaren egoeraren lekuko garen aldetik eta zuek ikastolako bazkide zareten aldetik, zuengana zuzendu beharrean aurkitzen gara Ikastolako aurtengo egoeraren berri emateko eta egoera horrek sortzen dizkigun kezkak zuekin partekatzeko.

Haur Eskolari dagokionez, jantokiko langileen eskutik zetorkigun laguntza aurten ez dugu jasotzen.

Haur Hezkuntzan ez daukagu koordinatzailerik.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloan ez daukagu iaz arte geneukan koordinatzailearen laguntzailerik.

Baserriko langileok urtetik urtera handituz doakigun lan karga daukagu. Horri bajan egon den langilearen lana ere egin behar izatea gehitu behar diogu.

Gabezia berri horiek guztiek eta aurreko ikasturtetik datozenek eguneroko lanean eragin zuzena dute. Eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea ahultzen da, gogotsu saiatzen garen arren kalteak txikiagotzen.

Horri guztiari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako zuzendari pedagogikoak aurkeztu berri duen dimisioa gehitu behar diogu. Dimisio horren atzean arrazoi pertsonalak daudela eman zaigu aditzera, aurreko gerentearen dimisioaren kasuan bezala eta Kontseilu Errektore honetan aurkeztu diren zazpi dimisioetan bezala. Arrazoi pertsonalak izan, zein ikastola argaltzeko metodo bezala eraginkorra izan, kontua da dimisio gehiegi direla. Kontseilu Errektoreari dagokionez, zazpi dimisio aipatzen ditugu, juntakide batek aurreko ikasturtean lau haizetara zabaldu bazuen ere bere kargu-uztea. Hala eta guztiz ere, eta nahiz eta web-gunean jartzen duenaren arabera Ikastola “ikasleen familiek zuzenduta” egon beharko litzatekeen, organigraman bere izenak jarraitzen du eta Ikastolara etortzen jarraitzen du.

Bukatzeko, eta dimisio horien harira, ekainaren 22ko Foroan Kontseilu Errektoreko kide izandako batek esandakoa gogorarazi nahiko genuke. Arrazoi familiarrengatik dimititu izana ezeztatu zuen. Zuzeneko lekuko honek gerentearen lanpostu-aldaketa baloratu ere ez zutela egin azaldu zuen, kontseiluko kide batzuek aukera hori bideragarria zela uste bazuten ere. Kontseilu Errektorearen asmoa gerentea kaleratzea zen, azkenean kargu-uztea izan zen arren. Kontseilu Errektoretik gerenteari egiten zitzaizkion galderek azken hau nabarmen uzteko helburua zutela adierazi zuen. Foroko hitzaldian berak onartu zuen bezala, ezinezkoa zen gerenteak galdera horiei erantzutea, Ikastola bezalako ikastetxe handi bateko datu zehatzak, garrantzi gutxikoak, ezin daitezkeelako memorian gorde. Beste bazkide batek Foroan hitza hartu zuenean esandakoak ere zalantzan jarri zituen; bazkide hori kargua utzitako gerenteari zuzendu zitzaion, azken honek ustez jasandako lan-jazarpena ezeztatzeko.

Hausnarketa bezala, azkeneko galdera bat egin nahiko genuke. Inplikatutako eragile desberdinek modu pribatuan onartzen dutena publikoki esateko ausardia erakutsi izan balute, horrek bertsio ofizialak ezeztatzea suposatuko balu ere, egungo egoeran egongo ginateke?

——————————–

A los socios de la Ikastola:

Nuestra calidad de testigos y la vuestra de socios nos hace dirigirnos a vosotros con el objetivo de daros a conocer la situación actual de la Ikastola y poder así compartir la preocupación que esa situación nos genera.

En Haur Eskola hemos dejado de recibir la ayuda que hasta ahora recibíamos por parte de los trabajadores del comedor.

En Haur Hezkuntza no tenemos coordinador.

En el primer ciclo de Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hemos perdido la figura del ayudante de coordinador que hasta el curso pasado teníamos.

La carga de trabajo de los trabajadores del baserri aumenta año tras año. A ese trabajo le hemos tenido que sumar las tareas del trabajador que ha estado de baja.

Todas estas nuevas carencias y las que arrastramos desde el curso anterior influyen directamente en nuestra labor diaria. La calidad del servicio que ofrecemos se resiente, aunque nos esforcemos en que no se perciba.

La reciente dimisión del director pedagógico de Haur Hezkuntza y Lehen Hezkuntza es otro nombre más a añadir a la lista de dimisiones. Tras la dimisión se exponen motivos personales, al igual que en el caso de la dimisión de la gerente anterior y en las siete dimisiones que acumula el Consejo Rector. Motivos personales o la Ikastola como método eficaz para perder peso, el caso es que son demasiadas dimisiones. Respecto a las dimisiones del Consejo Rector contamos siete, pese a que una juntera difundió a los cuatro vientos que dejaba el cargo. A pesar de ello y a pesar de que según reza la página web la Ikastola debiera de ser “gobernada por las familias de su alumnado”, su nombre sigue en el organigrama así como su presencia en la Ikastola.

Por último, quisiéramos recordar las palabras que uno de los miembros que dimitió del Consejo Rector pronunció en el Foro celebrado el 22 de junio. Desmintió que hubiese dimitido por motivos familiares. Este testigo directo aseguró que no se valoró en ningún momento la reubicación de la gerente, a pesar de que varios miembros del consejo lo vieran factible. El objetivo del Consejo Rector al que pertenecía era despedir a la gerente, aunque finalmente fue cesada. Fue consciente de la formulación de preguntas y cuestiones por parte del Consejo Rector con el objetivo de dejar a la gerente en evidencia. Reconoció en su intervención en el Foro que era imposible que la gerente respondiese a esas cuestiones, porque muchas de ellas eran sobre datos concretos, de poca relevancia, de un centro de las dimensiones de la Ikastola que no es posible almacenar en la memoria. También cuestionó la afirmación rotunda de otra socia, que en una intervención anterior se dirigió a la gerente cesada para negar el acoso laboral al que supuestamente fue sometida.

Quisiéramos lanzar una última pregunta a modo de reflexión. Si los diferentes agentes implicados hubiesen mostrado el valor de declarar públicamente lo que en privado se reconoce, aunque eso suponga desmentir las versiones oficiales, ¿hubiésemos llegado a la situación actual?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*