KONPONBIDEA, BIHAR BERTAN

Ikastola ezin da gobernatu familien erdiaren eta langileen gehiengoaren kontra. Boto eskas batzuen gorabeherak ezin dio botere erabatekoa eman bazkideen erdiari, beste erdiari dena ukatuz. Hori ez da kooperatibismoa!

Naturalena, eraginkorrena, jatorrena, egiazkoena… batera jokatzea da! Helburu komunen alde. Eta egunero, alkarregaz.

Saminik eragin barik eta denon parte hartzea errazteko, hona hemen horretarako gako batzuk:

  • Sentsibilitate ezberdinetako taldekidez osoturiko Kontseilu Errektore berria aukeratu.
  • Erabakiak kontsentsuz hartu.
  • Berrikuntza pedagogikorako eredu ezberdinak aztertu.
  • Hobetsitako eredu ezberdinen azalpena egitea familiei, kontsentsuz, egokiena aukera dezaten.

 

Bitartean,

  • Lan jazarpenik egon den azkeneraino ikertu eta sekula santan berriro gerta ez dadin neurriak ipini.
  • Argi izan ez dugula nahi lortu inolako botererik .
  • Eta sinestu mesedez guk bai gura dugula berriztu.

Umeak eta irakaskuntza maite ditugu eta gelan egoten gara gusturen. Hala ere, Ikastolan eta herrian ere gustura egon nahi dugu, geuk ere Larramendi maite dugulako.

LANGILE TALDE BAT

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude